Jarrera

Gurasoen jarrera egokia

  1. Nahi ez duen haurra ez behartu futbolean jolastera.
  2. Haurrek ondo pasatzeko asmoarekin parte hartzen dutela ez ezazu ahaztu.
  3. Zure seme-alabak arauak errespetatzera anima itzazu.
  4. Esfortzu zintzoa garaipena bezain garrantzitsua dela transmititu ezazu.
  5. Zure seme-alabak beraien gaitasunak hobetzera animatu itzazu , honela porrotak garaipenak bihurtzen dira. Partida galtzeagatik ez itzazu inoiz zure seme-alabak gutxiestu.
  6. Umeek adibidearekin ikasten dute , beraz eredugarria izan zaitez guztion joku ona txalotzen.
  7. Epailearen erabakiak eta bere zintzotasuna ez itzazu inoiz zalantzan jarri.
  8. Indarkeria kiroletik at uzteko ahalegin guztiak egin itzazu.
  9. Begirale bolondresen garrantzizko lana aintzat har ezazu , beraien lana eta denbora zure haurra ondo pasatzeko inbertitzen dute eta.
  10. Zue seme-alabeei telebistan ikusten dituzten partidak eta beraiek jolasten dituztenak desberdintzen lagundu itzazu.

Jokalariaren jarrera egokia

 

  1. Jolastu gozatzeko , ez zure gurasoek nahi dutelako.
  2. Jolasten duzunean arautegia errespetatu.
  3. Epailearen erabakiak ez itzazu inoiz eztabaidatu.
  4. Keinu itsusirik ez itzazu egin , zure izaera kontrolatu .
  5. Zure esfortzuarekin  zure taldearen errendimendua eta zurea nabarmen hobetuko dituzu.
  6. Kirol jarrera egokia azaldu guztion joku ona txalotzen.
  7. Kiroldegiko langileak , entrenatzaileak , taldekideak eta beste futbol eskoletako kirolariak ondo tratatu itzazu, zuk emandako tratua jasoko duzulako.
  8. Futbolarekin gozatzea , gaitasunak hobetzea eta ondo sentitzea dira jokuaren helburuak.
  9. Futbolean jolasten lagunak egin itzazu . Emaitzak ahazten dira , lagunak betirako dira.

Ikuslearen jarrera egokia

 

  1. Haurrek  kirol ekintza antolatuetan parte hartzen dutela ondo pasatzeko gogora ezazu.Ez dira antolatzen zu entretenitzeko.
  2. Zure jarrerarekin eredugarria izan zaitez. Hitz desegokiak ez itzazu erabili. Entrenatzaileak , jokalariak eta epaileak pakean utz itzazu.
  3. Txalotu guztien joku ona.
  4. Beste futbol taldeetako kirolariei errespetua adierazi iezaiezu.
  5. Ez ezazu gutxiestu inoiz haurra partida batean ez asmatzeagatik.
  6. Biolentziaren erabilera kirol esparruetan eragotzi ezazu.
  7. Epailearen erabakiak errespatatu itzazu.