Bloga

Kirolari Onena eta Auzolan Saria

Denboraldi amaierako festan jatorrenen sariekin batera urteko Kirolari Onena eta Auzolan sariak banatzen ditugu.

Aurten festarik ezin dugu ospatu, baina sariak mantendu ditugu. Aurtengo sarituak ondorengoak dira:

KIROLARI ONENA

Hainbat herritarren izen genituen mahai gainean sari honetarako, baina oraingo honetan lana, konstantzia eta antzinatasuna balioetsi nahi ditugu, horregatik erabaki dugu LORENA ZABALA Kirolari Onenaren saria ematea. Bere ibilbidea Txuri Urdin izotz hockey taldean hasi zen eta handik Gasteizko Sumendira, gaur egun bizi den hirira. Hamar denboraldi daramatza kirol hau praktikatzen kategoria gorenean eta emakumezkoen izotz hockeyko munduko bi txapelketetan parte hartu du. Zorionak Lorena, zu bezalako kirolariak erreferente bat zarete gainontzekoentzat.

AUZOLAN SARIA

Ia mende laurdena erraketazoak ematen, hogeita lau urtez Mitxelingo teniseko pistetan herriko ume, gazte eta helduei “tenisaren sekretuak” irakasten ilusioz eta seriotasunez. Sari honen bitartez urte guzti hauetan tenisa sustatzeko herrian egin duzun lana eskertu nahi dizugu. Asko dira Ostadar Tenis Eskolatik pasa direnak, denon partez mila esker denangatik eta zorionak IÑAKI ALTUNA.