Bloga

Kirolik Gabeko Inauteriak eta Inauteririk Gabeko Kirola

Denboraldiro, aste bukaera ezberdin bat egoten da egutegian, egun hori inautteriak izaten dira.

Lehiaketaz aparte beste konpromezu bat egoten da, mozorratzea. Urte batzuk daramatzagu ekitaldi honi indarra ematen kirolarekin eta emaitza oso onuragarria izaten hari da. Baina aurtengo egoerarekin ezin izan dugu ez kirola eta ezta mozorratu. Ez dugu itxaropena galtzen eta argi daukagu kirola itzuliko dela eta baita ain ondo igarotzen ditugun uneak ere.

Aste bukaeretan jolasten diren partidu guztietan talde bakoitzak bere mozorroa bat jazten du, gure kasuan urdin ilun eta beltz koloreko kamixeta bat, zenbaki haundi batekin bizkarrean eta armarria bihotzean. Baina aste bukaera honetako mozorroa ezberdina izaten da, behin zelaieko partidua amaitzean beste bat jazten dugu eta horregatik izaten da ain berezia.

Aurtengo mozorroak itxoin egin beharko du.

GoOstadar!