Bloga

Kontuz mendian!

Gaur goizean gure mendizaleak Saioa mendian (1419) egon dira trabesiako eskia egiten eta zoluaren egoera oso arriskutsua dela ohartarazi nahi dute.

Artesiaga lepoa (-3º) guztiz izoztua zegoen. Tranpoiak eta pioleta eramatea gomendatzen dute.

Badirudi hurrengo egunetako eguraldia antzekoa izango dela; beraz, igandera arte behintzat kontu ibili mendira joaten zaretenean.

Horra hor Alexek bidali dizkigun argazkiak.

saioa mendia_01_web saioa mendia_02_web saioa mendia_03_web