Korrika badator!!!
Ostiralean KORRIKA gure herrira iritsiko da. Beti bezala Ostadarreko kideok ere parte hartuko dugu eta lekukoa URNIETA BIDEAn, KAXKARRO PASA ONDOREN TOKI EDER PAREAN, hartuko dugu goizeko 8:00etan. Aurten gure futboleko nesken taldeak 30.urteurrena ospatzen duenez beraiek hartuko dute lekukoa.
Egunean zehar festa izango dugu herrian eta Ostadarrek umeentzako euskal jolasak antolatuko ditu Okendo plazan 17:30ean. Anima zaitez gurekin batera euskararen alde korrika egitera.