Bloga

Kostata baina hirugarren garaipena Senior Neskentzat (67-54)

Ligako 3. Partidua Ostadarreko Senior Neskentzat, Larunbatean 18.00tan Lasarten. Aurrean Añorga taldea, talde ezezagun, beterano eta esperientziaduna.

Hasieratik ikusi zen ez zela gure egunik onena. Erritmoa ez zen bizia, tiroak ez ziren sartzen eta jokoa Añorgak nahi zuena zen. Hala ere, atsedenaldira aurretik iritsi ginen, 28-25 markagailuan.

3. laurdenean txipa aldatzea lortu genuen, joko bizi eta alaia egiten hasi ginen, hirukoak sartzen hasi ziren eta 10-12 puntuko aldea lortu genuen. Bazirudien partidua apurtu genezakela, baina Añorgatarrek lanean jarraitu zuten, haien partidua egiten eta 10 puntuko abantailekin jokatu genuen amaierara arte. Amaieran 67-54 gure alde. Partidu hauek ateratzea lortzen badugu, aurrean talde onak ditugula eta gure egunik onena ez daukagunean, ziur urtea ondo joango dela eta ligako lehen postuetan ibiltzea lortuko dugula.

Datorren partidua Asteazkenean izango dugu, 20.00tan Mons-en, Internacional taldearen aurka.

Partzialak: 15-13/ 13-12/ 16-9/ 23-20

TL: 14/22

Laura Gutierrez 1, Alicia Jimenez 9, Yaiza Navarro 10, Itxaso Mercero 24, Uxue Anabitarte 10

–bostekoa-

Leire Belartieta 4, Haizea del Olmo 6, Leire Beldarrain 3, Haizea Furundarena-, Uxue Rodriguez-