Bloga

Kuadr4ngularra

Larunbata 10 hasi zen Kuadr4ngularra Lasarte-Oria-ko kiroldegian.

Lau taldeak: Galizia, Easo SBT, Euskadi eta Asturias.

Lehenego partidua (1) Galizia-k 53-44 irabazi zion Easo SBT-ri. Ondoren, bigarren partidua (2) hasi zen, oraingoan Euskadi eta Asturias neurtu ziren, eta 91-57 Euskadi izan zen garaile. Hirugarren partidua (3), Easo SBT eta Asturias-en artekoa izan zen eta azken honek irabazi zuen 80-72. Larunbateko azken partidua (4), Euskadi eta Galizia-ren artekoa izan zen, azken honek 64 eta 47 irabazita. Igandean beste bi partidu izan ziren; (5) Asturias 88-45 Galizia, eta seigarren eta azkeneko partidua (6) Euskadi 101-82 Easo SBT.

Saskibaloi maila ikeragarria ikusteko aukera izan degu aste bukaera honetan, beste pauso bat herriko saskibaloiarentzat, urtero ospatzeko intentzioarekin.

Antolatzaileen esker hitzak

Ostadar SKTko saskibaloi alorreko arduradun eskerrak eman dizkio Lasarte-Oriako Udalari “lauko txapelketa antolatzen uzteagatik”, eta baita kadete mailako neskei ere, txapelketan zehar bolondres gisa laguntzen aritzeagatik.

img_6417img_6148img_6622

img_6277img_5878img_5865