Bloga

Lan asko dago egiteko oraindik, Infantil Haundi Neskak (15-65)

3º JARDUNALDIA 2019 / AZAROA / 9
INFANTIL TXIKI NESKAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
LARUNBATA 09:30 OSTADAR S.K.T HAUNDI – Eliku ISB

Denboraldiko bigarren partidua infantil haundiko neskentzat, 3. jardunaldia. Partidua Larunbata Azaroak 9, goizeko 9:30tan jolastu zen Maialen Chourraut kiroldegian. Arerioa Azpeitiako ELIKU ISB taldea, abiadura eta intentsitateko askoko taldea.

Lehenengo laurdenean Lasartekoak gai izan ziren ELIKU ISB-ren kontratakeak gelditzeko. Azpeitiarrak ziztu bizian atera baino lehen baloiaren mugimendua mantsotu eta Ostadar S.K.T-koek defensa antolatu zezaketen, kanpokoen atakea ailegatu aurretik. Horrela, nahiz eta bai fisikoki, bai teknikoki behetik izan, intentsitetaren bitartez, markagailua guztiz apurtu gabe mantendu ahal izan zuen etxeko taldea. Kanpokoen ezaugarri nagusia (kontraerasoa) kontrolaturik. ohitura duten baino joko mantsoagoa erabiltzera behartuta, joko estatikoari ekin zioten, pase eta mozketakeekin kanasta errazak lortuz.

Bigarren laurdenean, ordea, partidua guztiz apurtu zuten kanpokoek, zelai osoko presioa eta bertakoen urduritazunari esker. Lasartekoen akatsetaz baliaturik (bai pase arriskutsuegiak emanez, bai baloi gabe geldirik egonez) , kontraatake bizkor eta errazekin abantaila handitu zuten Eliku ISB-ko neskeek. Etxeko joko antolatzaileei ametsgaizto bat bihurtu zitzaien baloia igotzeko lana, babesteko zailtasun ugari eta beraien arteko koordinazio falta izanda. Halako oztopoak aurkituta, ia ezinezko bihurtu zitzaien Ostadar S.K.T-koei kanastara urbiltzea, are gehiaho punturik lortzea, kanasta bakarra lortuz laurden honetan.

Deskantsoa eta gero, Lasartekoek berriro saiatu ziren puntu diferentzia kontrolatzen (laurdenaren lehenengo lau minutuetan 3-4 puntuko partziala izanda). Zortitxarrez, atakeko talde lana ahaztu eta banakako jokaldiekin tematu ziren Ostadar S.K.T-ko neskak, bai baloia zuenak burua altxa gabe saskira sartzen zelako, bai baloi gabeko jokalarien mugimendu ezak pase opzioak ukatzen zutelako. Defentsan, nahiz eta kanpokoen kontraeraso arinetara ailegatzea asko kostatu, behin baino gehiagotan lortu zuten moztea, handiago izan zenezakeen abantaila kontrolatuz (laurdena 5-14 amaitu zen, Eliku ISBren alde).

Eliku ISB-ko neskek azkenengo laurdenaren hasiera aprobetxatu zuten markagailuko abantaila haunditzeko, bertakoek errebotea ixteko zailtasun ugari izanda, tiratzeko bigarren eta hirugarren aukeretaz baliaturik. Derrigorrezko 40 minutuak baino 4 minutu aurrerago, berrogeita hamarreko puntu diferentzia zela eta, akta itxi zen, 15-65, Eliku ISB irabazle.

Aitor Las entrenatzaileak dioenez:

Hasierako bueltan maila ezberdineko taldeak nahasten dira, honelako markagailuei lekua emanez. Halere, hobetu nahi badugu, kantxan ikusi direnari kasu egin beharko diogu bai banakako teknika (baloiaren botea babestuz, adibidez) eta taktikari begira (baloi gabeko mugimendua landuz), bai taldeko lana garatuz. Niretzako, nahiz eta asko ikasi behar den nabaritu, asko gustatu zait bai erakutsi ditugun gogoak (lurrera saltatuz galdutako baloien bila) bai taldearen arteko kidetasuna erakutsiz. Beraz… GoOstadar!

INFORMAZIOA

TL: 1/4                                            Faltak: 2 Ostadar SKT / 7 Eliku ISB                                        Emaitza: 15-65

Lehenengo Laurdena (1) 6-15          Bigarren Laurdena   (2) 2-24

Hirugarren Laurdena  (3) 5-14          Laugarren Laurdena (4) 2-12

Hasierako Bostekoa: Oihane Navarro (1), Goiatz Aiestaran (4), Arritxu Marques (2), Nagore Loyarte (2) eta Elena Evelinova (2)

Irene Tejado (2), Nerea Paris (-), Inge Trantxe (-), Nora Otaegi (2), Saioa Elola (-), Ane Garcia (-) eta Aitana Briz (Lesioa).

Hurrengo larunbatean, Azaroak 16an, partidua Bera Bera Grupo Elektra-ren aurka izango dugu. Deskantsutik datorren taldearen aurka izango dute partidua Lasarte-Oria-ko neskek, goizeko 09:15 Donostiako Manteo Kiroldegian.