Bloga

LAN BIKANA

Gure klubeko  atletek lan ederra egin zuten pasa de asteburuan Donostiako Belodromoan.

Maider Rekondok Gipuzkoan orain arte erregistratu den laugarren markarik onena egin zuen pisu-jaurtiketa proban. Maider nagusi izan zen probaren hasieratik eta 13 metroetara iritsi zen atleta bakarra izan zen, 13,29 m.

Marka horri esker, Espainiako zortzi onenen artean egoteko aukerak ditu eta ondorioz, hurrengo astean Madrilen jokatuko den pista estaliko txapelketan egotea espero dugu.

Pisu jaurtiketan ere Ohiana Igarrizek bere marka hobetu zuen, 11,04 metroetara iritsi baitzuen.

Luzera-jauzian Enara Gonzalezek 5,28 metroetako jauzia egin zuen. Aurreko asteburuan Euskadiko txapelketan lortutako hirugarren postuak eta proba honetan lortutako markak sasoian dagoela erakusten du.

Gizonezko mailan, federatu mailako lehiaketetan hasi berria den Alex Alkain gaztetxoak 4,95 metroetara iritsi zen.

200 m eta 800 m. probetan ere, Maider Abete lehiatu zen lehenengo proban eta 28.60 marka  erdietsi zuen. Bigarrenean, berriz, Leire Centenok 2:51.10 markarekin amaitu zuen lasterketa.