Bloga

Lanean Jarraitzen Dugu

Covid-19aren ondorioz bizi dugun une zail hauetan Ostadar SKT-ko zuzendaritzak lasarteoriatar guztiak, eta elkarteko kideak bereziki, agurtu nahi ditu, bai zu, baita zure gertukoak ere, osasuntsu egotea espero dugu. Zazpi aste igaro dira egoera berri honetan sartu ginenetik eta iristen zaigun informazio murritzarekin erabakiak hartzen ari gara gure jarduna berreskuratu aldera.

LEHIAKETAK

Entrenamenduetara itzultzea oso zaila dela dirudi, banakako kirolek taldekoak baino errazagoa izango dute. Hau da momentuz lehiaketei buruz daukagun informazioa: lehiaketa eskolarrak, sasibaloia, rugbia, bolo eta tokako lehiaketa guztiak amaitutzat eman dituzte 19-20 denboraldia; boleibol, futbol, kirol egokitua eta atletismo federatuko denboraldiekin zer egingo duten erabakitzeko dago oraindik.

DENBORALDI AMAIERA

Aurten ez dugu denboraldi amaierako festa egingo, beste urteetan egin dugun moduan. Baina, urtero kaleratzen dugun aldizkaria eta kirol denboraldiko bideoa gure web gunean eta sare sozialetan zintzilikatuko ditugu. Adi egon, hurrengo larunbatetan igoko baititugu!

HURRENGO DENBORALDIA

Lanean jarraitzen dugu gure kirolariek kirol jarduera berreskuratu dezaten. Baina, ezjakintasun eta ziurgabetasun egoera honetan oso zaila da erabakiak hartzea. Argi dagoena da, egoera berriari moldatu eta gure kirol eskaintza beste modu batera eskaini beharko dugula, harik eta normaltasunez entrenatzen uzten diguten arte. Beraz, kirol eskaintzak, izen-emate epeak, taldeen osaketak, kuotak eta gainontzeko informazioa zehazten ditugunean, kirol ataletatik familiekin eta kirolariekin harremanetan jarriko gara. Pazientzia izan dazazuten eskatzen dizuegu.

TOKIKO MERKATARITZA/OSTALARITZA SUSTATU

Lasarte-Oriaren elkarte sustatzaile gisa, tokiko merkataritzan kontsumoa sustatuko dugu. Gure sorreratik ideia horretan sinetsi dugu eta hainbeste behar gaituzten une hauetan haien alboan egongo gara. Aurrera Lasarte-Oria Bai!

Lasarte-Orian, 2020ko maiatzaren 7an

Ostadar Saiarre Kirol Taldeko Zuzendaritza