Bloga

Lasarte-Oria Bai, azal berritua

Lasarte-Oria Bai Kros Herrikoiaren XXII. edizioa urriaren 29an jokatuko da. Azal berritua dator aurtengoa, ibilbidearen lehenengo kilometroetan zenbait aldaketa egin baititugu 10 kmko distantziara egokitzeko eta Roler lasterketa txertatzeko.

 

Azken hori izango da aurtengo nobedade nagusian. Iazko froga gaindituta, patinatzaileek gurean parte hartzeko aukera izango dute.

 

Lasterketa nagusia, korrikalariena, 10:30ean hasiko da. Aurrez, patinatzaileek, bost minutuko aldearekin, eta gurpildun aulkiko atletek, bi minutu lehenago, ekingo diote.

 

Izen-ematea dagoeneko zabalik da www.ostadarskt.eus webgunean. Bertan aurkituko dituzue lasterketako xehetasun guztiak.