Bloga

Lasarte-Oria Bai! Kros herrikoirako izen-ematea, zabalik

Dagoeneko zabalik da kroserako izen-ematea, baina momentuz Internet bidez baino ezin da egin www.ostadarskt.eus eta www.sailkapenak.com web orrialdeetan. Ostegunetik, urriaren 17tik, aurrera Manuel Lekuona Kultur Etxeko kafetegian egiteko aukera zabalduko da, 17:00etatik 20:00etara –astelehenetik ostiralera–. Urriaren 28an, berriz, Mitxelingo frontoian egin ahal izango da (11:00-14:00 eta 17:00-19:30), lasterketa egunean bezala (9:00-10:00). Izen-emateak 12 euroko balioa du; Ostadarreko bazkideentzat, 8 euro. Azkeneko egunerako uzten dutenek –kasu guztietan–, 20 euro ordaindu beharko dute.

 

KROSA PRESTATZEKO LAGUNTZA

Ez duzu inoiz korrika egin? Zure marka hobetu nahi? Prestakuntza ikusezina ezagutzen al duzu?

Zure helburuak lortu aldera, Amaia Andresek – atleta olinpiko ohiak, entrenatzaile  tituludunak eta Ostadarreko atletismo atal berriko entrenatzaileak – prestatutako entrenamendu pertsonalizatua eskaintzen dizu, baina horretarako  irailean eman behar duzu izena krosean.

Informazio gehiago ondorengo telefonoan 667 048 756