Bloga

Lasarte-Oria Bai! Kros herrikoirako izen-ematea, zabalik

Dagoeneko zabalik da kroserako izen-ematea, baina momentuz Internet bidez baino ezin da egin www.ostadarskt.eus eta www.sailkapenak.com web orrialdeetan. Ostegunetik, urriaren 18tik, aurrera Manuel Lekuona Kultur Etxeko kafetegian egiteko aukera zabalduko da, 17:00etatik 20:00etara –astelehenetik ostiralera–. Urriaren 27an, berriz, Mitxelingo frontoian egin ahal izango da (11:00-14:00 eta 17:00-19:30), lasterketa egunean bezala (9:00-10:00). Izen-emateak 12 euroko balioa du; Ostadarreko bazkideentzat, 8 euro. Azkeneko egunerako uzten dutenek –kasu guztietan–, 20 euro ordaindu beharko dute.

Argazkian ikusten duzuen bezala aurtengo kamixetak prest ditugu, gorria korrikalarientzat eta txuria laguntzaileentzat. Aurten ere, Etxezarreta Harategiak eta Avenida Tabernak lagundu digute. Mila esker bikote!