Bloga

Lau domina gehiago atletismo atalarentzat

Larunbatean Gipuzkoako Txapelketako 2.jardunaldia jokatu zen Anoetako belodromoan. Goiz polita izan zuten kirol emaitzei dagokienez, 4 domina lortzeaz gain, ataleko beste 5 kirolarik froga desberdinetan finalistak izan baitziren.

Azpimarratzekoa Furundarenak, Elvirak eta Valdiviak lortutako emaitzak:

– Naroa Furundarena (Sub 20): 1goa 200 m-tan, 26″01

– Naroa Elvira (Sub 16): 1goa Triple jauzian (9,99 m) eta bigarren 300 m-tan (44″33). Marka pertsonalak biak

– Irati Valdivia (Sub 16): 3.a 60 metro hesietan (10″50)

Larunbatean ere, belodromoanĀ  eskola umeen probak ospatu genituen eta dena ondo atera zedin laguntzen aritu ziren guraso guztiei eskerrak eman behar dizkiegu. Dena primran atera zen. Mila esker guztioi.

Emaitzak federazioko web gunean ikus daitezke, www.gafatletismo.com. Ondoren, klik egin calendario/Escolares 2020/15-02-2020/ prueba organizada por Ostadar/ RES

Aurre ekipo!