Bloga

Lehen porrota etxean, Junior Errend Neskak (54-63)

1. FASEA 2º JARDUNADIA 2021 / MAIATZA / 15
JUNIOR ERRENDIMENDUA NESKAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
LARUNBATA 10:00 OSTADAR S.K.T -A-  – GOIERRI UZ BALEIKE

Aste zail batzuen ondoren, azkeneko azterketak, konfinatuak eta gaur egun bizi dugun egoera, oso zaila izaten hari da entrenamenduak egunerakotasunean egitea. Hirugarren aldin denboraldi honetan Goierri Uz Baleike taldearen aurka jolastu genuen, lehenengo aldiz etxean. Partidua jolasteko, solik 5 jokalarirekin izango zen, beraz zailtasuna gero eta haundiago zen.

Partiduaren hasiera berdintsua izan zen, bi taldeek saskiraketak lortzen zituzten eta ez zen bietako inor markagailuan abantaia haundiarekin joaten. Goierri Uz Baleike zelaian egiten zuen presioari esker baloi asko lapurtzeko gai izan ziren eta laurdena amaitzear zegoela 6 puntuko aldea lortu zuen, laurdenaren amaieran 11-17, 6 puntu behera Ostadar S.K.T -A-.

Bigarren laurdenean Goierriko neskek abantaia haundiagoa hartu zuten, eta etxekoek pixkana pixkana lantzen hari ziren markagailuan gerturatzeko. Puntu gehiago sartzen hari zen Ostadar S.K.T -A- taldea eta 3 puntura gerturatu ziren laurdenaren amaieran, deskantsuan 24-27.

Nekea nabarmentzen zen etxeko taldean, nahiz eta deskantsuko 10 minutuak eduki. Une hori aprobetxatu zuen Goierri Uz Baleike eta markagailuan abantailarik haundiena lortu zuten, 21 puntu sartzeko gai izan ziren eta 12 puntuko alderdia zegoen 10 minutu faltan. Lasarteko neskak azken esfortzu bat egin behar zuten partiduan jarraitzeko, laurdenaren amaieran 36-48.

Azken laurdenean, denetik egon zen, irakurketa onak saskiraketak, baina agintzen zuen taldea Goierri izan zen, eta azken minutuetan partzial on bati esker gerturatu, aldea 9 puntutakoa zen oraindik. Berriro ere Goierri Uz Baleike taldea atera zen garaile, Ostadar S.K.T gutxienez laurdena irabazi zuen 3 puntugatik eta amaierako emaitza 54-63koa izan zen.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

5 jokalarirekin jolastu behar izan dugu partidua, besteak konfinatuta egon direlako. Partiduaren balorazioa oso zaila da egitea, ez baitago rotaziorik. Beti egon gera harro gure jokalarietaz, baina gaurkoa ikusi ondoren, nola saiatu garen amaiera arte, borrokan, aukerekin, lan taldean… ikeragarria izan da. Zortedunak gu, horrelako jokalariak edukita, taldearen lana goraipatzea besterik ez zait geratzen, zorionak ekipo.  GoOstadar!

Tiros Libres: 7/14                                         Faltak: Ostadar SKT 8 / 19 Goierri Uz Baleike                                           Emaitza: 54-63

Lehenengo Laurdena (1)    11-17        Bigarren Laurdena   (2)  13-10  

Hirugarren Laurdena  (3)    12-21          Laugarren Laurdena (4)  18-15

Hasierako Bostekoa: , Nahia Astiazaran (17), Nahia Carrillo (6), Oihane Sanchez (6) Paula Cebria (11) eta Ainara Lopez (14)

Claudia Perez (-), Aroa Marin (-), Nerea Armendariz (-), Sandra Rojo (-), Marta Rojo (-), Lide Hidalgo (-), Maialen Paris (-) eta Lur Landaberea (-)

Hurrengo astean aurreko asteko partidua berreskuperatu behar dugu, era horretaz aparte aste bukaerako partidua jolastuko dugu. Beraz Maiatzak 21 Ostirala, Mondragon Unibertsitatea-ren aurka jolastuko dugu arratsaldeko 19:30, Ibarra kiroldegian, Arritxabaleta, eta Maiatzak 22 Larunbata, Drunkat Askatuak-en aurka goizeko 10:00etan, Maialen Chourraut kiroldegian, Lasarte-Oria.