Bloga

Lehenego garaipena, Partizipaziozko Junior Nekentzat (28-37)

Azkeneko lau asteetan hiru Beasainera joan gera, eta esaten den bezela “A la tercera va la vencida”. Urriak 20 Larunbata arratsaldeko 16:00 Partizipaziozko Junior Neskak denboraldiko 3. partidua jolastu zuten, Antzizar kiroldegian, Beasainen.

Lehenengo laurdena indarrez atera zen Ostadar S.K.T taldea eta naiz eta 10 puntu soilik sartu lehenengo laurdenan, aukera ezin hobeak eduki zituen. Etxekoak BKL Igartza ez ziren gai beraien jokua egiteko gai, eta 2 puntu sartzea lortu zuten 10 minutuetan. Lehenego laurdenaren amaieran 2-10.

Bigarren laurdena berdintsuago egon zen BKL Igartza taldea erosoago zegoen zelaian, transizioetan gogor ibili ziren eta min haundia egin zion Ostadar S.K.T -ri. Azkeneko 2 minutuetan 4 puntu sartzeko gai izan ziren lasarteko neskak eta emaitza orekatzea lortu zuten, 8-8 bigarren laurdenean. Deskantsura 10-18.

Hirugarren laurdena, zailena bihurtu zen, laugarren minutuan, BKL Igartza taldeak 9-2ko partzial bati esker partiduari buelta emanteko gai izan zen 16-6 laurdena irabazi eta gainera markagailuan lehenengo aldiz aurretik jarri ziren. 26-24 azken laurdenaren faltan Ostadar S.K.T bi puntu behera.

Azken laurdena, azken aukera. Bi taldeak gogotsu atera ziren, baina Ostadar S.K.T irabazi zu zuen laurdena, 13 puntu sartuz, etxeko taldea 2 soilik. Indarrean ibili ziren bi taldeak baina BKL Igartza ez zuen lortu saskiratzea, eta horrela garaipena Lasarte-ra joan zen. Amaierako emaitza 28-37.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Taldeak beharra zuen, oraindik ere ez gaude gure mailan, baina garaipen honek emango digun babesa eta konfiantza ikeragarriak dira. Lortu behar degu denak batuta egotea, eta talde batek duen esentzia transmititzea, jarrai dezagun lanean. GoOstadar!

Tiros Libres: 8/4

Faltas: 11 Beasain / 12 Ostadar

Lehenengo Laurdena (1) 2-10  Bigarren Laurdena   (2)  8-8

Hirugarren Laurdena (3)  16-6  Laugarren Laurdena (4) 2-13

Bukaerako Emaitza: 28-37

Quinteto Inicial: Jone Castro (9), Maddi Rudi (4), Nere Zulaika (0), Andea Maiza (4), eta June Negredo (10)

Ainhoa Alberdi (Lesioa), Leire Trejo (2), Irantzun Agirre (Lesioa), eta Stefany Jacobs (Jolastu Gabe), Nahia Arruti (1) Kadeteak: Aroa Marin (6) eta Ane Balerdi (1)

Hurrengo astean ez da egongo partidurik, taldeak deskantsua edukiko du.