Bloga

Lehenengo Garaipena!!! (Bera Bera 43-45 Ostadar SKT)

Behingoz baja bakar batekin iristen ginen partidura (Leire Beldarrain), eta taldeko beste 9 jokalariak jokatzeko prest zeuden. Partidu hasieran erasoan ez genuen gehiegi asmatzen, baina defentsan bikain aritu ginen. Defentsa indibiduala, laguntza bikainak, pase marrak mozten… Bera Berak ez zuen kanastarik ikusten (0-7). Lehen 2 puntuak 7. Minutuan lortu zituzten eta lehen laurdena 4-15 irabazi genuen.

Bigarren laurdenaren hasiera antzekoa izan zen. Partiduko 16. Minutuan Bera Berako taldeak bakarrik 3 kanasta lortu zituen, 6 puntu, gure defensa egokiari eta haien egun txarrari esker. Erasoan ez genituen gure abantailak guztiz ondo aurkitzen, baina hala ere markagailua aldekoa zen (6-19). Bigarren laurden amaiera txar baten ondoren, atsedenaldirako markagailuan gerturatu zitzaizkigun 17-22.

Hirugarren laurdenean, antzeko. Laurden osoan zehar 8-10 puntuko aldea, defentsan oinarriturikoa eta laurden amaiera kaxkarra, Bera Berak gerturatzeko erabiltzen zuena, 30-33.

Azken laurdenean, partidua amaitzeko 4 minutu falta zirela, Leire Belartietaren hiruko bati esker (aipatzekoa bere azken laurdena, 9 puntu lortu baitzituen), 8 puntuko aldea lortu genuen, 34-42 eta bazirudien partidua gurea zela. Baina azken hiru minutu hauek ez genituen batere ondo jolastu. Bera Berako taldea gainetik presionatzen hasi zitzaigun, gu baloiak galtzen hasi ginen, balantze defentsibo kaxkarrak egiten, erasoan prezipitatu eta tiro azkarrak egiten… 43-44, Bera Berak puntu batera jartzea lortu zuen. Miriamek bi jaurtiketa libretatik, bat sartu zuen, 43-45, bi puntu aurretik ginen, baina baloia Bera Berakoentzat, 25 segundu faltan. Huts egiten bazuten, partidua gurea. Biko saskiratzearekin, prorrogara. Eta hirukoa lortzen bazuten, partidua galduta… Falta egiteko aukera ere bagenuen, baina defenditzea erabaki genuen. Bera Berakoek hirukoa jaurtitzea erabaki zuten, baina huts egin zuten eta baloia gure eskuetan zela amaitu zen partidua. Hori da tentsioa!!!

Amaiera berdindu hauek jolasten ikasi behar dugu, bai markagailuan aurretik edota atzetik goazenean. Zonakako defentsen aurka hobeto erasotu behar dugu, erasoko sistemetako ventajak hobeto bilatu behar ditugu… baina batez ere, partidu guztietan igandean bezala defenditu behar dugu. Datorren larunbatean 11.00etan Lasarten Askatuaken aurka! Bigarrenaren bila!!!

Bostekoa:

Leire Belartieta (14), June Eizmendi (2), Miriam Marguello (7), Paloma Mecerreyes (2) eta Larraitz Izagirre (2)

Aitane Martin (4), Paula Ugarte (6), Uxue Balerdi (4) eta Marta Escudero (4).