Bloga

Lehenengo Garaipena Etxean (Ostadar SKT 61-36 Oiartzun SaskiLagunak)

Larunbat honetan gure Ostadarreko neskek 2. Jaurdunaldia jokatu zuten Lasarteko Maialen Chourraut kiroldegian Oiartzungo Saskilagunaken aurka goizeko bederatzi terdietan.

Lehenengo minututik hasi ginen gogoz jokatzen eta segurtasunez tiro egokiak lortzen. Ondorioz laurden erdirarte 10 puntu sartzeko gai izan ginen laurdena 15-9 bukatuz.

Bigarren laurdena gure laurdenik oberena izan zen, presionatzen hasi ginen baloiak lapurtzeko eta eragin ona izan zuen lehenengo 6 minutuetan, baina ondoren ataskatu egin ginen eta azken minuturarte ez genuen saskiratze egokirik lortu. Lehenengo zatia 32-17 bukatu genuen.

Hirugarren laurdena konfianturik hasi ginen eta horrek 4 minutu luze bizi izan genituen saskiratzeak ezin lorturik. Baina pilak jarri ondoren 13-2-ko partziala lortu genuen guztiz despegatzeko.

Azken laurdenean lokarturik atera ziren gure jokalariak eta Oiartzungo neskak aprobetxatu egin zuten baina ez zen nahikoa izan gure abantaila gainditzeko.

Partidu osoan zehar erritmo ona mantendu genuen eta ondorioz, garaipena lortu eta ekipoko segurtasuna  handitu egin da hurrengo jaurdinaldira begira.

Hurrengo partidua Summa aldapetaren aurka izango da Lasarten, Maialen Chourraut kiroldegian goizeko hamaiketan.

AINHOA ALBERDI 7 pts

AIORA BELARTIETA 7 pts 1/1TL

ITSASO ARIZTIMUÑO 14 pts 0/2TL

ELENE ARRUTI 17 pts 1/2TL

MAIALEN SEVILLANO 0 pts 0/2TL

NEREA CALVO 0 pts

NAHIA ARRUTI 10 pts 2/4 TL

OLATZ BARDAJI 4 pts

LEIRE TREJO (No jugado)

JONE CASTRO 2 pts