Bloga

Lehenengo garaipena Senior neskentzat (Ostadar 42-36 Dolphins)

Bigarren faseko lehenengo partidua senior neskentzat. Lehenengo aldiz gaude kategoria honetan, oso gazteak gara, beste taldeak ez ditugu ezagutzen eta oraindik ligara egokitzen ari gara. Hala ere, hasiera nahiko ona izaten ari da eta igoera fase hontako lehen partiduan garaipena lortu genuen. Donostiako Dolphins taldea geneukan aurrean, posibleki ligako talde beterano eta esperientziadunena, guk aldiz asko dugu oraindik ikasteko.

Partida hasiera ez zen ona izan Ostadarreko neskentzat. Beroketa kaxkarra egin genuen, hotzak atera ginen partidura eta lehen hamar minutuak arbitroarekin borrokan pasa genituen. Dolphinseko taldeak, aldiz, haien esperientzia erakutsi zuten. Badakite noiz protestau, noiz eskua sartu, noiz oihu egin… Lehen laurdena atzetik amaitu genuen 7-12.

Bigarren laurdenean partiduko momenturik onenak izan genituen. Dolphinseko taldeak ezin izan zuen gure zonakako defensa erasotu, gure presioa eraginkorra izan zen eta erasoan gainera erraz saskiratzen genuen. 16-6ko partziala gure alde, eta 23-18ko markagailua atsedenaldian.

3. laurdenean abantaila apur bat haundiagotzea lortu genuen eta 10 puntuko aldearekin iritsi ginen azken laurdenera 37-27. Azken laurden honetan, markagailua handitzeko aukera asko izan genituen, baina kanasta erraz asko huts egin genituen kanasta azpian. Defentsan sendo jarraitzen genuen eta 2. Minutu faltan sarturiko kanasta bati esker, bazirudien partidua jada berreskuratu genuela, 42-31. Azken bi minutu hauetan ez genuen gehiegi sufritu, baina abantaila handitzeko aukera guztiak huts egin genituen eta amaieran donostiarren pare bat kanastaren ondoren 42-36 irabazi genuen.

Partidu gogorra igandean jokatu genuena. Erasoan ez ginen batere fin aritu, baina mota honetako partiduak irabazten ere jakin behar da. Liga oso luzea da, 18 partidukoa, eta amaieran aurrean ibili nahi badugu partidu asko irabazi beharko dira. Lehenengoa ortu dugu jada eta datorren larunbatean Astigarragan jokatuko dugu 16.00etan.

 

Jokalariak: Leire Belartieta 4, Yaiza 2, Alicia 6, Itxaso 6, Haizea 8 –bostekoa- Leire Beldarrain 8, Paula Uli 4, Uxue Anabitarte 4, Susi -, Ohiane -.

Partzialak: 7-12/ 16-6/ 14-9/ 5-9