Bloga

Lehenengo Partidua, Lehenengo Garaipena, Junior Part Neskak (33-41)

1. FASEA 1º JARDUNALDIA 2021 / MARTXOA / 13
JUNIOR PARTIZIPAZIOA NESKAK  MUSAKOLA KIROLDEGIA (ARRASATE)
LARUNBATA 10:00 MONDRAGON UNIBERTSITATEA – OSTADAR S.K.T -B-

Martxoaren 13an Junior partizipazioko neskak denboraldiko lehen partidua jokatu zuten, Arrasateko Ointxe saskibaloi taldearen aurka. Partida goizeko hamarretan jokatu zen Musakola kiroldegian, denboraldiko lehen garaipena eskuratuz.

Berandu iritsi ginen berotzera eta asko nabaritu zen partidu hasieran. Jaurtiketa onak egitea lortu genuen baina saskiratze gutxirekin. Ahala ere, pase onak eginez eta zelaian ondo mugitzen, lehen laurdena irabaztea lortu genuen (7-11).

Bigarren laurdena Itxaso Ortegaren hiruko batek irekitzen zuen. Ahala ere, Arrasateko jokalariak, gure ahultasunak ondo aprobetxatzen zituzten eta markagailuan gerturatu ziren. Hutsarte baten ondoren, intentsitate gehiago jarri zuten Lasarteko neskak eta tanteoa pixkatxo bat haunditzea lortu zuten laurdena 15-20 bukatuz.

Hirugarren laurdenean ere Ointxeko neskak asko gerturatu ziren laurdeneko lehen minutuetan markagailua 19-20ra jartzen. Beste hutsarte baten ondoren, Ostadarreko neskak pilak kargatu eta gogoz atera ziren jolastera. Defentsa on batekin eta intentsitatea igoz, laurdena berriz ere irabazi zuten markagailua 23-31 utziz.

Azkeneko laurdenean abantaila mantentzea zen helburua. Ahala ere, Ointxeko neskak gogor saiatu ziren partidua berdintzea, baina, nahiz eta ondo jokatu, ezin izan zuten helburu hori eskuratu. Saskibaloi lasaia eta segurua jokatu zuten Lasarteko neskak garaipena bermatuz. Partiduaren emaitza 33-41koa izan zen.

Entrenatzaileak dioenez, Gaizka Urrezti:

Emozioz jaso genuen lehiaketen itzuleraren berria. Aurtengo denboraldian, lehen partidu ofiziala jokatu ahal izan degu. Denboraldi hasieratik izan da gure helburuetako bat eta gogotxu iritsi ginen Arrasate hori baieztatzeko.

Hurrengo partidua Martxoak 27 larunbata goizeko 10:00tan jokatuko da Eibarren aurka. Lehen partiduko gogo eta intentsitate berdinarekin atera beharko gara partidua irabazteko.