Bloga

Lehenengo porrota 3. Probintzialeko Senior Mutiletan (60-49)

OSTADAR SKT // BKL SENIOR TERCERA

Igande honetan Senior mutilezkoen lehen porrota bizi izan genuen beasainen. Intentsitate eta esfortzu falta izan ziren galketa honen arrazoiak. (60-49).

Goizeko hamabi terdietan jokatu genuen partidua Antzizar kiroldegian.

Jardunaldi honetan jokalari askoren hutsa bizi izan genuen baina ahala ere irabazteko ilusioarekin atera ginen kantxara.

Lehen laurdena parekoa izan zen. Lehen zortzi minutuetan markagailuan berdintasuna nabari zen 8-8ko emaitzarekin baina defentsa pobre baten eraginez bi saskiratze errez lortu zituzten. Laurdena 12-8 bukatuz

Bigarren laurdena, partidu osoko laurdenik txarrena izan zen. Intentsitate falta eta gogo falta nabaria zen. Defentsan txarto ibili ginen eta eraginez, erasoan ere ez ginen ondo ibili. Lehen sei minutuetan 12-4ko partziala jaso genuen eta ez ginen gai izan gure irabazteko gogoak berpizteko. Lehen zatia 32-18ko markagailuarekin bukatu zen.

Hirugarren laurdena hobeto hasi zen, pixkanaka urbiltzen hasi ginenean intentsitate gehiago jarriz, berriz ere beraien saskiratze errezen eraginez gure morala asko jetsi zen. Hirugarren laurdena 16-12ko tanteoa izan zuen, 48-30 bukatuz.

Laugarren laurdenean pilak jarri genituen, baina iadanik berandu zen partidua irabazteko. Gure jokoaz disfrutatzeko eta sistema sakonki lantzeko erabili genuen. Pixkanaka jaurtiketa errezak lortzen hasi ginen eta saskibaloiaz disfrutatzen ere. Lehen sei minutuetan 2-12ko partziala egin genuen. Mekanika berdinarekin jokatu genuen geratzen zen laurden guztia partidua 60-49 bukatuz. Hau izan zen irabazi genuen laurden bakarra 12-19ko partzialarekin.

Errealitate ostikada bat jaso genuen jaurdunaldi honetan, nahiz eta zubi erdian jokatu eta jokalari askoren hutsa izanez gai izan behar gera intentsitatea mantentzeko. Hurrengo astean gogor aterako gera kantxara partidua irabaztera.

Hasierako bostekoa:

Iraitz Rodriguez(9), Xabier Fernandez(12), Gomez de Segura Aitzol(14), De la Cal Alberto(16), Eneko Diaz(31).

Beste jokalariak:

Gorka Elizazu(2), Javier Martinez(4), Iker Eleicegui(14), Iñaki Lujambio(15)

Hurrengo astean CD Internacionalen aurka jokatuko dugu larunbatean arratsaldeko 18:00tan Lasarteko Maialen Chourraut kiroldegian.