Bloga

Lehenengoa! Infantil Haundi neskentzat Añorgaren aurka (59-44)

Itzordua Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegian, Azaroaren 12a Igandea, goizeko 09:30. Taldea gogotsu indarrarekin eta aukera paregabea lehengoa irabazteko, bi taldeak tabla erditik behera, berdintasuneko partidua edonork irabazi lezake.

Partidua astera 10 jokalariak zelaian, baloia gora Ostadar SKT-rentzako baloia 2 puntu, presioa, lapurkerta eta beste 2 puntu. 4-0 lehengo 15 segundutan, hasiera paregabea lasartearrentzat. Añorga KE ezi zuen atzean geratu nahi eta saskiraketak sartzen hasi zen, presiotik lortu zuen ateratzea eta berdintasuna hasi zen zelaian. Baina bukaeran etxekoentzat abantaia 22-13.

Bigarren laurdena planteamendu ezberdin batekin Ostadar SKT presioa kendu zuen eta defentsa indartsua ezarri zuen eta horri esker kontrataketan nagusi izan zen, 12-0 partzial bat eginez. Añorga KE saiatzen zen baina ez zegoen eroso zelaian, amaieran 2 tiro libre sartzeko gai izan zen eta horri esker ez zen 0 puntutan geratu laurdenean, deskantsura 34-15.

Deskantsua ondoren planteamendu berdina ezarri zuten zelaian lasartearrak, presioa zelai osoan defentsa indartsu, eta bi taldeetan saskiraketa egiten ziren. Bazirudien laurdena Añorga KE-rentzako izango zela, baina minutu 1 bakarraren faltan 6-0 partziala Ostadar SKT-rentzat, eta laurdena irabazi zuten berriro. 16-12, hirugarren laurdenaren amaieran 50-27.

Azken laurdena planteamendu berriak egiteko garaia, abantaia haundiarekin etxekoak tiroarekin eta kontrakeekin hasi ziren. 4 minuturen faltan Ostadar SKT +26 jarri zen, abantaiarik haundiena, eta aldaketak ezarri zituen zelaian. Añorga KE ez zuen etsi etsi eta 0-11ko partzial bati ezker hurbildu egin zen markagailuan, baina garaipena etxean geratu zuen 59-44.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Lehengoa gurea da eta ezingo digu inork kendu, baina orain dator zailena emaitza hauek mantentzea. Argi utzi diogu arerioari zertarako gai garen, pauso honekin aurrera goaz, eta taldeak beharra zuen jakiteko zeratarko gai diren. Hurrengo asteko partidua prestatzera bide hnetik goaz, ondo neskak.

Quinteto Inicial:

Marta Rojo (17), Sandra Rojo (13), Leire Ipiña (0), Intza Zendoia (2) eta Aiora Villaron (4).

Karla Tejado (0), Harriet Guinea (0), Ainara Sarmiento (4), Maialen Paris (13), Ainhoa Iturriza (2), Irantzu Mendiluze (2) eta Eneritz Tolaretxipi (2).

– Itxaso Ortega (x) eta Amaia San Miguel (x) –

Parciales: 22-13 12-2 16-12 9-17

Faltas: 14/8

Tiros Libres: 12/5

Hurrengo astean Atletico Sn Sn -GBC- izango da gure arerioa, lehenengoa irabazi ondoren gehiago nahi du taldeak, goiko postuetan dago kokatua beste taldea, aukera ezin hobea erakusteko hobetu deguna. Azaroaren 18an Larunbata, goizeko 09:00-tan Aiete kiroldegian, Bera Bera auzoan Donosti.