Bloga

Lehiaketara itzuli eta garaipena lortu, Senior 1º Prob Neskak (63-41)

1. FASE 1º JORNADA 2021 / MARTXOA/ 20
SENIOR 1º PROB NESKAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
LARUNBATA 18:00 OSTADAR S.K.T – ESKORIATZA K.E.

5 hilabete ondoren, partidu ofiziala jolastu genuen Ostadar-eko Senior Nesken taldeak. Urriak 18an Zarautzen jolastu ondoren… Martxoak 20ean itzuli gara. 7 talde apuntatu gara Federazioak antolatu duen 1. Mailako txapelketa honetara eta Iraila eta Urrian jokatutako partiduek balioa galdu dute. Hutsetik hasi gara, liga berri bat, 6 partiduko liga + finala.

Larunbatean 18.00etan Eskoriatza-ren aurka jolastu genuen. Gure taldean aldaketa batzuk egon dira Urritik. Uxue Anabitarte Erasmus-etik itzuli da, Denis Suazok taldea utzi du eta Leire Belartieta eta Yaiza Navarro Europa aldean ditugu “ikasten”. Ondo ibili pareja!

Taldean 11 jokalari gaude orain. Ostiralean lehenengo aldiz guztiak batera entrenatzeko aukera izan genuen eta larunbaterako prest ginen. Hala ere, hasiera ez zen batere ona izan. Eskoriatzakoak sekulako erritmoarekin hasi zuten partidua, gu lo irten ginen eta 4 minutu ondoren espabilatu genuen (2-8 markagailuan). Laurden amaieran aurretik jartzea lortu genuen (16-12).

Bigarren laurdenean defentsan hobetu genuen, baina erasoan ez genuen gure jokoa aurkitu. Dena era indibidualean jokatu genuen, 1x1eko jokaldiak eta ez genuen asmatu. Taldean jokatzen ikasi behar dugu, baloia gehiago partekatzen. Egia da jokalari batzuk posizio berrietan jokatzen hasi direla, baina aste gutxi ditugu jokoa aldatzeko. Atsedenaldira 27-18 aurretik iritsi ginen, baina ez ginen gustura.

Hirugarren laurdena izan zen partiduko onena. Talde jokoak hobetu zuen, kontraerasoan saskiratzeak lortu genituen eta defentsan eta errebotean nagusi ginen. Partidua puskatu genuen. Laurden amaieran 46-26.

Azken laurdenak jokalari guztiek minutuak izateko balio izan zuen eta bi taldeek saskiratze errazak lortzeko aukera izan genuen. Amaieran 63-41.

Lehen partiduan garaipena lortzea beti da garrantzitsua. Hala ere, ez gaude guztiz gustura egindako partiduarekin. Datorren astean oso partidu zaila daukagu, Igandean 18.15 Zarautzen, ZAST taldearen aurka. Urrian jokatutako partiduan puntu batengatik lortu genuen garaipena, 42-43, 40 minutuko tentsio handiko partiduan. Errebantxarako gogoa izango dute eta zaila izango da garaipena errepikatzea. Aste barruko entrenamenduak erabili behar ditugu ondo prestatzeko!

Partzialak: 16-12 / 11-6 / 19-8 / 17-15

Ane Alberdi 5, Itxaso Mercero 27, Larraitz Izagirre 2, Elene Arruti 5, Haizea del Olmo 8 –bostekoa- Uxue Anabitarte 9, Olatz Bardaji 1, June Eizmendi -, Marta Escudero 2, Maialen Sevilano 2, Eneritz Buiza 2