Bloga

Lesbosen aldeko ekitaldia

Datorren ostegunean, abenduaren 10ean, Manuel Lekuona kultur etxean ospatuko den  Bizipoza Lasarte-Oriatik Lesbosera ekitaldian parte hartuko dugu. Kirol inklusibo eta egokituko ataleko kideak gure ordezakariak izango dira bertan.

Horretaz gain, datorren asteazkenetik aurrera, Jone Bengoak diseinatutako postalak eta maskarilla-poltsak emango ditugu bulegoan DONAZIOEN truke. Jasotzen den diru guztia Miren lasarteoriatarrak Lesbosen sustatzen ari den egitasmoetara zuzenduko da.

Miren 2019ko udaran Lesbosera hilabete baterako joan zen kanpamenduko errefuxiatuentzako kirol jarduerak antolatzeko, gobernuz kanpoko erakunde baten bitartez. Gaur gaurkoz, han jarraitzen du, emakumeak kirolaren munduan murgildu eta ahalduntzeko xedez egitasmo desberdinak sustatuz.

Informazio gehiago https://txintxarri.eus/lasarte-oria/1607023353047-bizipoza-lasarte-oriatik-lesbosera