Bloga

Maiatzean XII. Martxa Luzea egin dute, Aizarnatik Lasarte-Oriara

Goizeko 9:30ean Aizarnatik abiatu ziren Ostadarreko mendi saileko 18 kidek eta 9 ordu eta erdi ondoren herrira iritsi ziren, “pixkat nekatuta baina pozik 40 km egiteko gai garelako oraindik”, esaten du Alexek. Oraingoan ere, Fati eta Joxean arduratu dira martxa antolatzeaz. “Eguna borobiltzeko Karrantxo eta Joxerra txefen eskutik prestatutako legatz earra afaldu genuen”.

 

Orioko Bentetan atsedenalditxo bat egin zuten bazkaltzeko.

Txatxarro mendi magaletik, Izarraitzeko bista ederrekin.