Meazuri eta Aiako Harriak
Azken ihesaldia egin dugu konfinamendu perimetralaren aurretik. Meazuritik Aiako Harrietara igotzea zen gure helburua.
Irungo Ola sagardotegian kotxea utzi eta Meazuritik gora igo ginen. Txango politta, denetarik dauka: Irustako urjauzia (Aitzondoko ur jauzia ere deitua), Meazuriko tunelak, Aiako Harriko gailur ederra, Erlaitz tontorreko behatokia eta Askaineko muinoa “bocas de minas”. Guztira 5 orduko txangoa.
Esaera zaharrak arrazoi du: “iturri txikiak handiak beste kentzen du egarria”, are gehiago une hauetan.
Alex Tetuanek bidali dizkigu argazkiak eta Gonzalok wikiloc-eko lotura utzi digu urratsez urrts ibilibidea ikusteko.
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/irun-irumugareieta-64392913