Bloga

Mont Visora irteera

Uda, mendizaleok motxilan eramaten ditugun amets txikiak egi bilakatzeko garaia da. Aurtengoan, Frantziar Alpeetako Queyras parke naturala eta Italiarekin muga egiten duen Mon Visoko zonaldea izan dira gure bidaiaren helmugak. Etxetik ia mila kilometroetara, furgonetaz hamaika ordu.

 

Abuztuan igo ditugun mendiak Rocca Bianca, Punta Dante, Punta Michelis, Mont Viso, La Taillante, Pa de Sucre, Tete de la Cochone, Pic Gazón eta Pic de Bacibiers izan dira.

Tontor horiekin batera Chek Mama 4+ (350 m.), One Again 5b (250 m.), Dansé avec les loups 5 (250 m.), L’inaccesible Voisine 3+ (110 m.) eta L’Herbetto 4+ (280 m.) eskalatu ditugu. Aipatutako mendiak eta bideak, gure taldeko kide bakoitzak amestutako zerrenda luzeak osatzera pasa dira.

 

Hamar egunez eskaladak eta igoerak, nekea eta atsedena, tentsio uneak eta irriak, eguzkia eta euria, lagunak eta garagardoak… beti bezala. Queiras “magnifique”, itzuliko gara!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA