Bloga

Nagusitasuna Erakusten 1º Probintzialeko Senior Neskak (38-87)

Ligako 4. Partidua Ostadarreko Senior Neskentzat, zubiagatik Asteazkenera aurreraturikoa, 20.00tan Mons-en. Aurrean Internacional taldea, aurreko urtean 2. Senior mailatik igotako taldea.

Hasieratik ikusi zen altura gehiagoko taldea ginela, fisikoki puntu bat aurretik ginela eta kanastak saskiratzeko erraztasuna genuela. Lehen 15 minutuetan erasoan ondo jokatu genuen, baina defenditzeko gogorik ez geneukan. Bakarrik jaurtitzen uzten genien Inter-ekoi, ez genekien zein defenditu behar genuen… eta etxeko taldeari partiduan mantentzeko aukera ematen genion (21-31).

Bat-batean, hutsarte baten ondoren, defenditzen hasi ginen, atzean ere lana egiten eta 20 minutuan erakustaldia eman genuen, bai aurrean eta bai atzean. Kontraerasoak, hiruko jaurtiketak, kanasta bikainak… Baina dena, defentsan txipa aldatu genuelako izan zen. 6-43 ko partziala lortu genuen eta partidua apurtua.

Azken 5 minutuetan, entrenamenduetan asko laguntzen digutenetako 2 juniorrek jokatzeko eta gurekin ere askatzeko eta konfiantza hartzeko erabili genituen, Martak destakatu zuelarik 16 puntu lortuta.

Amaieran 38-87 gure alde eta laugarren garaipena poltsikora. Astebete inguru “jai” izango dute neskek, entrenamendu eta partidurik gabe. Asteartean ikusiko dugu berriz elkar, entrenamenduan. Azaroak 10ean hurrengo partidua, larunbatean 16.00etan Maialen Chourrat Kiroldegian Eskoriatza taldearen aurka. Ea 5. garaipena lortzerik dugun!

Partzialak: 11-21/ 12-24/ 4-19/ 11-23

TL: 12/18

Haizea Furundarena 4, Laura Gutierrez 13, Alicia Jimenez 17, Itxaso Mercero 12, Uxue Anabitarte 16

–bostekoa-

Leire Belartieta 2, Haizea del Olmo 4, Leire Beldarrain 3, Marta Escudero 16, Olatz Bardaji -.