Bloga

Nahiean baina ezinean Beasaien aurka (52-62)

Bigarren partidua jolastu zuten Partizipaziozko Kadete Neskak etxean, eta naiz eta hobetzen ibili ez ginen gai izan Beasaien ritmoan jolasten. Partiduan Igandean jolastu zen Lasarte-Oria-ko kiroldegian goizeko 09:30tan.

Partidu luzea eta akats-ez beteta bizi izan genuen, faltak eta hurratsak izan ziren nagusi bi taldeetan, eta amaiera aldean kanpoko taldea jokalari gutxi batzurekin lortu zuen amaitzea partidua.

Partidu hasieran Lasartearrak zaitasun asko euki zituzten jolasteko, Arri – BKL situazio onak egiten zituen pase eta moztu, oso errex. Ez gaude ohituta horrelako partiduak jolastera oraindik eta badirudi partidutik kanpo ibiltzen garela. Baina pixkat pizten garenean gai gara gauzak ondo egiteko 5-16 lehenengo laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdena pizteko ordua zen eta lortu genuen eta are gehiago izango zen huts egin genituen tiro libre guztiak sartu bagenitu emaitza aldatu liteke. Bigarren laurdena 14-13 izan zen etxekoentzat, lehenengo aldiz laurden bat irabazteko gai izan ginen 19-29 amaituz laurdena.

Hirugarren laurdenean berriro ere hasierako akatsak eduki genituen eta beraiek ondo ibili ziren, gogorrago eta intentsitate haundiarekin jolastu zuten kanpoko taldeak 32-47.

Baina azkeneko laurdena izan zen arraroena, gorakadak eta berakaz beteta, 9-2 ko partzial bati ezker Ostadar SKT 8 puntura jarri zen, baina Arri BKL ez zuen amore ematen eta naiz eta huts egin gai zen reboteak hartzeko eta kanasta sartu arte borrokatzeko, eta naiz eta 8-9 puntura egon 40 segundu faltan triple bati esker emaitza itxi zuten, 52-62.

Hurrengo partidua Zarautz vs Ostadar 16:30 La Salle ikastolan, Zarautz.