Bloga

Naroa Furundarena Espainiako Absolutuetarako sailkatu da

Beste asteburu bikain bat atletismo atalerako. Asteburuan, Gipuzkoa Absolutuko Txapelketa jokatu dute pista estalian, urrezko 2 domina eta zilarrezko 1 ekarri ditugu Lasarte-Oriara.

Naroa Furundarenak bai triple jauzian (12,29 m), baita luzera jauzian (5,62 m) ere irabazi du. Bietan marka pertsonala egiteaz gain, triple jauzian gutxieneko puntuaketa lortu du Espainiako Txapelketa Absoluturako sailkatzeko, atalarentzat arrakasta izugarria.

Maider Rekondok ere marka bikaina lortu du: 2. postua pisu jaurtiketan (12.36 m).

Gainontzeko kirolariak ere oso ondo ari dira. Zorionak ekipo!!!