Bloga

Naroa Furundarena Espainiako Txapelketa Absolutuan lehiatuko da Ourensen.

Naroak otsaila hasieran triple jauzian marka pertsonala egiteaz gain (12,29 m), gutxieneko marka lortu zuen Espainiako Txapelketa Absoluturako sailkatzeko, nahiz eta oraindik hori bere kategoria ez izan. Ondorioz, estatuko triple jauziko 12 hoberenekin lehiatuko da larunbat arratsaldean Ourensen.

Aurtengo denboraldian Naroak bere marka pertsonala metro erdian hobetu du eta entrenatzailearen ustez, oraindik hobetu dezake eta lehenengo 8en artean sartzeko handiak ditu.

Martxoan berriz, Sabadellen bere kategoriko atletekin lehiatuko da.

Naroa, disfrutatu esperientzia berri honekin. Ostadarretik animo eta zorte guztia opa dizugu. Eutsi||||