Bloga

Oso galduta, partidu kaxkar batean, 3º Probintzialeko Senior Mutilak (57-45)

3. JARDUNALDIA 2019 / AZAROA / 9
3º PROBINTZIALA SENIOR MUTILAK DEBA KIROLDEGIA (DEBA)
LARUNBATA 18:00 ZALBURDI DEBASKET – OSTADAR S.K.T

Deban partidua, lehengo denboraldian porrota eduki genuen zelai batera gingoazen berriro, nola ez beste emaitza bat bilatzeko asmoarekin. Hasiera oso ona egin zuten Zalburdi Debasket taldeak, oso eroso zelaian saskiraketa onak egiten. Lasartekoak aldiz ez zuten eroso jolasten, 10-0ko partzialarekin hasi ziren eta zailtasun handia bai erasoan eta baita defentsan ere.

Lehenengo zatian argi zegoen zein talde ari zen menperatzen, eta ez zen Ostadar S.K.T. 4 Triple sartzeko gai izan zen lehenengo 10 minutuan arerioa eta hori gutxi balitz 20 puntutara iritxi ziren. Lehenengo laurdenean 20-11 eta bigarren laurdena 15-9. 15 puntu behera zailtasaun asko zelaian.

Bigarren zatian aldiz 3. laurdeneko lehengo 5 minututan hurbiltzera lortu zuten, 8 puntutara baina hurrengo 5 minututan 8-0 partzial bat egitea lortu zuten, berriro ere laurdena galduz 10-9. Amaitzeko azkeneko laurdenean Zalburdi Debasket 20 puntu gora jartzea lortu zuen eta partidua amaiera eskatzen zuen toki guztietatik. Azkeneko txanpan markagailua moldatzea lortu zen baina ez zuen ezertarako balio. Bukaerako emaitza Ostadar S.K.T taldea 12 puntu behera izan zen, 57-45.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Arerio ondo ibili da eta batez ere konfiantza eduki du jolasten, eta guk ez. Oso zaila izan da erritmoa jarraitzea, bapatean 3 triple sartu dituzte eta markagailuan joan dia. Hala ere ez gera gai talde bezela jolasteko oraindik eta uste genituen baino arazo gehiago ditugu. Saiatu gera aurrera joaten baina ezin izan degu. Lan asko dago egiteko eta taldearen konpromezua agertu behar du, GoOstadar!

Tiros Libres: 17/6                           Faltak: Zalburdi Debasket 19  / 10 Ostadar SKT                    Emaitza: 57-45

Lehenengo Laurdena (1)    20-11     Bigarren Laurdena   (2)   15-9

Hirugarren Laurdena (3)     10-9      Laugarren Laurdena (4)   12-16

Hasierako Bostekoa: Beñat Elizegui (12) Iñaki Lujambio (6), Javier Martinez (5) Asier Elola (6) eta Xabito Fernandez (0)

Gorka Elizazu (0),  Aitzol Gomez de Segura (4), David Blanco (12) Ibai Izagirre (0), Ion Baltasar (0), Harriet Prado (0) eta Manu Rísquez (0)

Deskonbokatuta: Alberto De la Cal (-), Ander Intxausti (-) eta Mikel Bermejo (-).

Hurrengo astean C.D. Internacional taldearen aurka, partidua igandean izango da 11:15 Maialen Chourraut kiroldegian izango da, Lasarte-Oria-n.