Bloga

OSTADAR “B” VS ASKATUAK: JUNIORREN PORROTA

Larunbat hontan, ostadarreko neskek benta berriko kiroldegian jokatu zuten Cafes Aitona askatuaken aurka.

Partida ez zen ondo hasi ostadarreko neskentzat, lehen laurdenean, 3-2 zonan defenditzen hasi ziren gure neskak Askatuaken tiroak geldiarazteko baina intentsitate gutxirekin aterata, gure ahultasunak erraz ikusten ziren eta Askatuakek aprobetxatu egin zuen, lehen laurdenean 2 triple segidan sartuta eta kanasta azpian erraz sartzen, 7-19ko emaitza lortu zuten.

Bi triple horien ondoren, bigarren laurdenean burumakur zeuden Ostadarreko jokalariak eta eraginez beste lau triple eta biko lau kanasta sartu zituzten, tiro libreekin 23 puntu sartu zituzten laurden batean, emaitza 16-42 utzitza. Ostadarreko neskak galduta zebiltzaten bai erasoan eta bai defentsan, tiro argiak ikusi gabe eta kontraerasoak sor eta geldi ezinean.

Bigarren zatia beste partidu bat izan zen, gure neskak burua altxa eta intentsitate gehiagorekin atera ziren jolastera, baina ez zen nahikoa izan hazituta zegoen ekipo batentzat, 3. laurdena 24-56 bukatuta.

Laugarren laurdenean gogo gehiago jarriz eta kanasta gehiago sartzen hasi zen eta partiduko laurden hoberena lortu genuen. Defentsa onak egiten eta tiroak botatzen ez uzten baina beranduegi zen partidua irabazteko. 34-64 ko emaitza izan zuen partiduak.

Hurrengo larunbatean, Oiarsoren aurka jokatuko dute gure neskak, Lasarteko Maialen Chourraut kiroldegian, arratsaldeko 18:00tan.

5 Maria Zulaika 3 puntu 1/2 TL
6 Haizea Furundarena 0 puntu 0 TL
8 Uxue Ariztimu├▒o 11 puntu 1/2 TL
9 Lide Unanue 0 puntu 0 TL
10 Haizea Alvarez 0 puntu 0 TL
11 Maria Alberdi 3 puntu 0 TL
12 Uxue Anabitarte 15 puntu 1/5 TL
13 Garazi Otxandorena 0 puntu 0 TL
15 Oihana Fu Otaegi 0 puntu 0 TL
16 Nerea Calvo 2 puntu 0 TL