Bloga

OSTADAR “B” VS OIARSO: NORGEHIAGOKA GOGORRA DEFENTSAN

Larunbat hontan, ostadarreko neskek lasarteko Maialen Chourauut kiroldegian jokatu zuten Aelvasa Oiarsoren aurka.

Partidua gogor hasi zen bi taldeentzako, Oiarsoko neskak gogor defenditu zuten partido osoa, zelai erdian presionatzen eta Ostadarren baloiak errez lapurtzen, ahala ere gure neskak gai izan ziren sei puntu sartzeko jaurtiketa libreengatik. Laurdena 6-10 bukatuta

Bigarren laurdena izan zen partidua erabaki zuena, lehen lau minutuetan Ostadarreko neskak ez ziren gai izan puntuak sartzeko Oiarsoko defentsaren eraginez, atakean ataskatu ziren. Beste aldetik, Oiarsoko neskek hiru triple segidan sartu zituzten markagailua 7-19 utziz laurdenaren erdialdean. Hurrengo bost minutuetan defentsan gogor haritu ziren bi ekipoak eta hiru puntu sartu ziren denon artean. Lehen zatia 8-21 bukatuz.

Deskantsoaren ondoren gogor hasi ziren gure jokalariak, barrutik jokatzen eta erreboteak artuz, baina ez zen nahikoa izan abantaila hartzeko ezta emaitzean gehiegi gerturatzeko hirugarren laurdena 19-29 bukatuz.

Laugarren laurdena, hirugarrenaren antzekoa izan zen, baloiak lapurtu eta jaurtiketa libre asko bota zituzten Lasarteko jokalariek baina ez ziren nahikoa izan partiduan aurreratzeko. Partiduaren emaitza 30-36 izan zen.

Jaurtiketa libreak oso garrantzitsuak izan ziren gure neskentzat, oso garrantsitsuak direla badakigu eta partidu hontan argi ikusi zen. 17 tiro libre bota ziren eta 8 sartu zituzten Ostadarreko neskak.

Hurrengo jaurdunaldia, Zast Orioren aurka izango da, Aritzbatalde kiroldegian, arratsaldeko 16:00tan.

5 Maria Zulaika 4 puntu 0 TL
6 Haizea Furundarena 2 puntu 0 TL
8 Uxue Ariztimu├▒o 4 puntu 2/4 TL
9 Lide Unanue 0 puntu 0 TL
10 Haizea Alvarez 1 puntu 1/2 TL
11 Maria Alberdi 1 puntu 1/2 TL
12 Uxue Anabitarte 16 puntu 4/8 TL
13 Garazi Otxandorena 0 puntu 0 TL
15 Oihana Fu Otaegi 2 puntu 0 TL
16 Nerea Calvo 0 puntu 0 TL