Bloga

Ostadar Euskadiko Boccia Selekzioan

Pasa den astebukaera honetan, Ostadar SKT inklusioa taldeko 3 kirolarik hartu dute parte Espainiako selekzioen arteko Gazteen Boccia txapelketan Euskadiko selekzioarekin: Xuban Santin (BC1 kategoria) Malen Urkiri (BC4 kategoria) eta Ane Asensio (BC5 kategoria). Beraiekin batera aritu dira taldeko hiru teknikari, Xabier Sagarna (selekzionatzailea) eta Jurgi Olasagasti eta Iker Urkiri tekniko auxiliarrak. Euskadiko selekzioak emaitza bikainak lortu ditu. Ostadarreko kirolariek partidu ederrak jokatu ostean, hauek izan dira lortutako emaitzak:
– Malen Urkiri (BC4): 1.postua.
– Xuban Santin (BC1): 2.postua.
– Ane Asensio (BC5): 6.postua.
 
Euskadiko selekzioarekin lortutako beste emaitza adierazgarriak honako taldekideek lortutakoak:
(BC2):
Alyl Yuseinof (Dordoka KE): 2.postua.
Mikel Erdozain (Haszten): 1.postua.
(BC4/5):
Unai De Miguel (Haszten): 2.postua.
Fran Xabier Sevilla (Haszten): 3.postua.
 
Txapelketa honetan, 37 kirolari eta 35 teknikarik hartu dute parte, 5 autonomia ezberdinetatik gerturatu direnak:
Euskadi
Valencia
Cataluña
Balearrak
Madrid
Emaitza on hauekin eta selekzioa osatu duten partaide guztien lanari esker Euskadiko selekzioak 1go postua lortu du taldekako sailkapenean.