Bloga

OSTADAR JAIA – EKAINAK 1

Ekainaren 1ean, larunbatean, Oriarte Ikastetxean Ostadar S.K.T.ko denboraldi amaierako jaia ospatuko dugu.
11:00etan jaia hasiko da joko inklusiboekin bertaratzen direnentzat
12:00etan 2023/24 Lasarte-Oriako kirolari onenaren saria eta Auzola sariak banatuko ditugu. Jarraian klubeko jatorrenen sari-banaketa egingo dugu.
13:00etan Hirugarren denbora Beltzak Errugbi Taldeak eskainiko du.
KIROLARI ONENA
NAROA FURUNDARENA URKOLAri emango diogu, estatuko elitean dagoen atletari, jauzi hirukoitzean zein luzera jauzian.
Pista estaliko Espainiako txapeldun ordea da  absolutu mailan.
AUZOLAN SARIA
NAIZEN ELKARTEAk jasoko du. Naizen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen Elkartea da. Aurreiritzi eta ezjakintasunaren aurrean, ezagutza, ulermena, onarpena eta maitasuna zabaltzen duen familia sarea da. Elkartea osatzen dutenek pertsona transen tratu- eta aukera-berdintasuna lortu aldera egiten duten lanarengatik jasoko dute.