Bloga

Ostadar KORRIKArekin bat

Korrika bihar, apirilaren 12an, gure herritik pasako da eta beti bezala, Ostadarrek Korrikan parte hartuko du. Aurten, Kale Nagusian, Orbela eta Fernandez Ehunak denden arteko zebra-bidean hartuko dugu lekukoa, 15:30ak aldera. Beraz, gurekin batera parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Aurreko Korrikan lekukoa Ipar Martxa eta Kirol Egokituko kideek hartu zuten lekukoa. Oraingoan, berriz, saskibaloiko eta futboleko bi jokalari infantilek hartuko dute lekukoa klubeko neska eta emakume guztiak ordezkatuz.

Korrikaren alde! Euskararen alde!