Bloga

Ostadar S.K.T.-k lankidetza akordioa sinatu du Rural Kutxarekin

Miguel Trueba Lasarte-Oriako RURAL KUTXA bulegoko zuzendariak eta Peio Esnal OSTADAR S.K.T-ko kideak lankidetza akordio bat sinatu dute, gaur goizean.

Akordio honek, taldeko kirol garapenerako laguntza supostazen du eta gure jokalarien onura bilatzen du.

Rural Kutxak bere “En Marcha” eta “Joven In” programen partaide egin nahi zaituzte, 30€-rekin kontu bat zabaltzen duen jokalari bakoitzari 15€ ingresatuko dizkio Rural Kutxak. Promozio honetaz gozatzeko, urriaren  31a baino lehenago Rural Kutxak Lasarten duen bulegora (Kale Nagusia 36) etxean jasoko duzuen gutunarekin hurbiltzea besterik ez duzue.

Abantaila hauek zuen gustukoak izatea espero dugu. Ostadar S.K.T-tik jokalari eta kirolarientzako aukera berriak lortzeko lanean jarraituko dugu.