Bloga

Ostadar SKT Zegama-Aizkorrin

Julen Ollokiegi lasarteoriatarrak igandean XXI.Zegama-Aitzgorri Mendi Maratoian parte hartuko du. Ez da txantxetarako proba, 42.195 km eta 5.472 metrotako gora behera metatua.

“Lasterketa erdi mailako mendietan izango da, Aratz eta Aizkorri mendilerroetan zehar, EAEko tontorrik garaienetatik igaroz Aratz – Aizkorri – Aketegi. Zegama herritik (296 m.) abiatu eta Otzaurte gainera (652m.) heltzen da eta mendate honetatik aurrera, ingurune zoragarri batean zehar bide eta xenda liluragarrietan barrena zuhaizti ederrak, pagadiak gehienak, haitz biziko malkar zakarrak eta mendi-larreak tartekatzen dira. Teknikoa eta zailtasun handikoa”, antolakuntzaren hitzetan.

Julen, “munduko elitearekin” arituko zara igandean eta “bazilerik gabe”.  Hoberena eman, gozatu lasterketaz eta animo guztiak Ostadarreko kideon partez.

Bertaratu ezin garenok EITBn zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Adi egongo gara!