Bloga

Ostadarreko bazkide kanpaina abian da

Urtero bezala Ostadar SKT-k 2018.urteko Bazkide Kanpainari ekingo dio eta abenduaren 22ra arte luzatuko da. Zergatik Ostadarreko bazkide izan?
– Ostadarrek gaur egun dituen kirol atal desberdinen bitartez herriko ia 1000 kirolari baino gehiago mugitzen ditugulako urtean zehar.
– Herrian kirola egin dadin lanean aritzen garelako.
– Antolatzen ditugun kirol egitasmoen bitartez – Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia, Korrika Festa, saskibaloiko 3×3 txapelketa, saskibaloiko selekzioen topaketa, bolo eta tokako tirada bereziak, besteak beste – herriko ekonomia sustatzen dugulako.
– Lasarte-Oria Bai! Krosean gure bazkideentzako merkeagoa delako.
– Urtero, otar bat zozketatuko dugu bazkide guztien artean.
Bazkidetza kuotak ondorengoak dira: 16 urte bitartekoentzat 15€, 17 urtetik gorakoentzat 25€ eta familiarrak 50€. Bazkide zaretenoi zuen laguntza bihotzez eskertzen dizuegu eta gurekin jarraitzera animatzen zaituztegu, kirol egitasmo hau gauzatu ahal izateko zuen diru-laguntza ezinbestekoa baita.
Informazio gehiago 943-360433 telefono zenbakian edo ostadar@ostadarskt.eus helbidera mezu bat bidali.