Bloga

Ostadarreko bazkide kanpaina hastear da

Ostadar SKT-k 2022.urteko Bazkide Kanpainari ekingo dio, abenduaren 9tik abenduaren 22ra luzatuko dana.

Zergatik Ostadarreko bazkide izan?

1. Herrian eta herrikoentzat kirola sustatzen dugulako. Ostadarren, egun ditugun kirol atal desberdinen bitartez, 8 urtetik gorako 900 kirolari inguru mugitzen ditugu urtean zehar.
2. Herrian kirola egin dadin lanean aritzen garelako.
3. Atal guztiak kudeatu ahal izateko 11 lan-kontratu, ordaindutako 65 boluntariotza-kontratu eta ordaindu gabeko 10 boluntariotza-kontratu ditugulako.
4. Egiten dugun lanaren bidez haurren, gazteen eta helduen gizarteratzea sustatzen dugulako.
5. Antolatzen ditugun kirol egitasmoen bitartez – Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia, Korrika Festa, saskibaloiko 3×3 txapelketa, saskibaloiko selekzioen topaketa, bolo eta tokako tirada bereziak, besteak beste – herriko ekonomia sustatzen dugulako.
6. Lasarte-Oria Bai! Krosa gure bazkideentzako merkeagoa delako.
7. Gabonetan, bazkide kanpaina bukatzearekin batera, otar bat zozketatzen dugulako bazkide guztien artean.

Horregatik guztiagatik, proiektu honetan parte hartzera animatzen zaitugu, bai bazkide gisa, baita boluntario gisa ere. Horretarako mezu bat bidali ostadar@ostadarskt.eus helbidera.

Urteko kuota

Bazkidetza kuotak ondorengoak dira: adin txikikoentzat 15€, 18 urtetik gorakoentzat 25€ eta familiarrak 50€.

Bazkide zaretenoi zuen laguntza bihotzez eskertzen dizuegu eta gurekin jarraitzera animatzen zaituztegu, kirol egitasmo hau gauzatu ahal izateko zuen babesa ezinbestekoa baita.

Izan zaitez bazkide, izan zaitez Ostadar.