Bloga

Ostadarreko bazkide kanpaina hastear da

Beste urte batez Ostadar SKT-k 2021.urteko Bazkide Kanpainari ekingo dio abenduaren 1ean eta abenduaren 18ra arte luzatuko da. Zergatik Ostadarreko bazkide izan?

– Ostadarrek gaur egun dituen kirol atal desberdinen bitartez herriko ia 800 kirolari mugitzen ditugulako urtean zehar.

Herrian kirola egin dadin lanean aritzen garelako.

– Antolatzen ditugun kirol egitasmoen bitartez – Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia, Korrika Festa, saskibaloiko 3×3 txapelketa, saskibaloiko selekzioen topaketa, bolo eta tokako tirada bereziak, besteak beste – herriko ekonomia sustatzen dugulako.

– Lasarte-Oria Bai! Krosa gure bazkideentzako merkeagoa delako.

– Urtero, otar bat zozketatzen dugu bazkide guztien artean.

Bazkidetza kuotak ondorengoak dira: adin txikikoentzat 15€, 18 urtetik gorakoentzat 25€ eta familiarrak 50€. Bazkide zaretenoi zuen laguntza bihotzez eskertzen dizuegu eta gurekin jarraitzera animatzen zaituztegu, kirol egitasmo hau gauzatu ahal izateko zuen babesa ezinbestekoa baita. Eta oraindik, bazkide ez bazara, egitasmo honen partaide izatera animatzen zaitugu. Horretarako mezu bat bidali ostadar@ostadarskt.eus helbidera.