Bloga

Ostadarreko bost mendizalek Euskal Mendi Federazioko urrezko intsignia jaso dute

Juanito Egaña, Josu Agirretxe, Txema Contreras, Txomin Otaegi eta Alex Tetuanek Euskal Mendi Federazioko urrezko intsignia jaso dute, aste honetan Tolosako Leidorren ospatu den ekitaldian.

2024an, mende bat beteko du Euskal Mendizale Federazioak. 1924ko maiatzaren 18an jaio zen, Elgetan, Federación Vasconavarra de Alpinismo izenarekin. Urteurren hori ospatzeko ekitaldi-programa zabalaren barruan, EMFk ez ditu ahaztu nahi izan bere ibilbidearen zati handi batean leial izan zaizkion pertsona guztiak, bereziki gutxienez 40 urte jarraian federatuta daramatzaten mendizaleak. Euskal Mendizale Federazioak mendizale hauei urrezko intsignia ematea erabaki du. EMFn federatuta dauden 40.425 pertsonatatik 500 pertsonak soilik dute konpromiso hori, eta horietatik 5 Ostadar SKTko mendizaleak ditugu: Juanito Egaña, Josu Agirretxe, Txema Contreras, Txomin Otaegi eta Alex Tetuan. Gure federatuen artean baditugu 40 urte baino gehiagoz mendian hamaika urrats emandakoak, baina arrazoi desberdinak medio, ez dira 40 urtez jarraian federatuak egon.

Insigniarekin edo insigniarik gabe, zorionak guztioi!!!

Argazkia: Joxe Mari Agirretxe