Bloga

Ostadarreko ipar martxako sailak Buruntzaldeko Ibilbideen egunean parte hartuko du

Igandean, urriaren 17an, Buruntzaldeako XIII. Ibilbideen Eguna ospatuko da eta urtero bezala Ostadarreko Ipar Martxa taldeak ibilbide gidatua egingo du.

Ostadarreko Ipar Martxa taldeak goizeko 9:00etan San Pedro elizaren atzeko aldean izena eman eta abiatzeko deialdia luzatu du. Aurten bi ibilbide proposatzen ditu taldeak, bata motza (2h) eta bestea luzea (4h): 

  • LASARTE-ORIA – AGINA (2h). San Pedro elizatik abiatu eta Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino. Hor bukatu nahi duenak itzulerarako autobus zerbitzua erabili dezake herrira bueltatzeko.
  • LASARTE-ORIA – AGINA – ARRATZAIN – LASARTE (4h). Aginara iritsi eta ibiltzen jarraitzeko gogoa duenak ibilbidea luzatzeko aukera izango du Arratzainetik barrena.

Ibilbidea ipar martxako lagunekin batera egin nahi baduzue bastoiekin edo bastoi gabe egin dezakezue.

Antolakuntzak kontrol guneetan fruta eta ura eskainiko du ibiltarientzat.

Anima zaitez!