Bloga

Ostadarreko ipar martxako sailak Buruntzaldeko XIII.Ibilbideen egunean parte hartuko du

Igandean, urriaren 25ean, Buruntzaldeako XIII. Ibilbideen Eguna ospatuko da. Bost ibilbide ezberdin daude aukeran:

  • ANDOAIN – LASARTE-ORIA (Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda). Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa
  • ANDOAIN – USURBIL (Andatzatik barrena). Koloreak, urdina eta laranja; 14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa
  • LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km.ko luzera du (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa

Ostadarreko Ipar Martxa taldeak LASARTE-ORIA – AGINA ibilbidea egingo du. Goizeko 9:00etan San Pedro elizan geratu dira izena eman eta abiatzeko. Ibilbideak 9 km ditu (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino). Hor bukatu nahi duenak kostako autobusa hartu ahal izango du eta besteak oinez bueltatuko dira herrira.

Buruntzaldeko Udal Kirol Zerbitzuek adierazi dutenez, “aurten, Covid19ak eragindako pandemia medio, aire librean egindako jarduera fisikoa sustatu nahi dugu bereziki. Hala ere, egokitzapen batzuk eginda, pilaketak eta gune arriskutsuak ekidinez. Hori dela eta, aurten ONLINE edizioa planteatu da, Buruntzaldeako eta inguruko guztiei ibilbideren bat burutzera animatuz, eta horren berri https://kirolak.buruntzaldea.eus/ orrian aktibatu den formulario hau (https://kirolak.buruntzaldea.eus/albisteak/zure-ibilbidea-bidali/) betez Buruntzaldeako Ibilbide egunean ibilbide bat osatzen duten guztiak saritu nahi ditugu, opari baten entrega egingo zaiolarik hurrengo egunetan bere herriko kiroldegian”.

Buruntzaldeko Ibilbideen egunaren zehaztasunak:

EGUNA: 2020ko urriaren 25a, igandea.

ORDUTEGIA: 8:00 – 14:00 bitarte (ordutegi horietatik kanpo baina egunean bertan formularioa bete ahal izango da)

KONTROLAK ETA ANOA: Aurten ez da kontrol eta anoa punturik jarriko, Covid19a dela eta.

LAGUNTZEKO: Navi Ruta izeneko aplikazioa dago, telefono mugikorrentzat egokia dena; honen bidez Buruntzaldeko ibilbideetako edozein egiterakoan, sistemak modu jarraituan emango duen informazioa (kokapena, jarraitu beharreko norabidea, interes-guneak…) jaso ahal izango da. Aplikazioa deskargatzeko eta ibilbide bakoitza aktibatzeko udalerri bakoitzean jarriak dauden paneletan jarritako QR kodeak eskaneatu beharko dira.

Aurtengo edizioan EZ da autobus zerbitzurik jarriko.

Antolakuntza: Buruntzaldeko Udalen kirol zerbitzuak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).

Laguntzaileak:

  • Andatza Mendi Elkartea (Usurbil).
  • Euskalduna Mendigoizale Elkartea (Andoain).
  • Ostadar S.K.T Ipar-martxa saila (Lasarte-Oria).

Informazio gehiago: Buruntzaldeko kiroldegietara deituz.