OSTADARREKO KIROL JARDUERAREN ETETEA
COVID-19-k sortutako egoera dela eta, “Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saila”-k bai Eskola Kirola, baita Gipuzkoako lurraldean jokatzen diren lehiaketa guztiak bertan behera uztea erabaki du. Ondorioz, OSTADAR S.K.T.-k gure kirolarien, langileen eta abarren osasuna zaintzeko asmoz, une honetatik aurrera eta erabaki berri bat hartu arte, honako neurriak hartu ditu:
– Bertan behera geratzen da Klubaren eguneroko kirol-jarduera: entrenamenduak, masajeak, errekuperazio saioak, irteerak, etab.
– Bulegoa itxiko dugu, baina telefonoz zerbitzua eskainiko da (943 360433). Bestelako erabakirik hartzen bada, web gunearen bitartez, zein sare sozialen bitartez jakinaraziko dugu.
Lasarte-Orian, 2020ko martxoaren 12an
OSTADAR S.K.