Bloga

Ostadarreko mendia eta ipar martxako sailek Buruntzaldeko XI.Ibilbideen egunean parte hartuko dute

Igandean, urriaren 21n, XI.Ibilbideen Eguna ospatuko da. Bost ibilbide ezberdin daude aukeran. Ostadarreko Mendi Saila eta Ipar Martxa saileko lagunek hauetako bi gidatuko dituzte.

ITZULI HANDIA: Mendiko saileko kideak ibilbide honen arduradunak izango dira. Buruntzaldeari itzulia oinez eman nahi izanez gero, goizeko 8:00etan, Lasarte-Oriatik talde bat (edonork parte hartu dezake) irtengo da ibilbide hau egitera (Lasarte-Oria, Santuenea, Andatza, Belkoain, Andoain, Buruntza, Lasarte-Oria. Guztira 27 km).

LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA: Ipar Martxako taldeak parte hartuko du, guztira 9 km.ko luzera du (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino). Goizeko 9:00etan San Pedro elizan geraztu dira izena eman eta abiatzeko. Bueltatzeko autobusa 12:00etan egongo da.