Bloga

Ostadarreko mendia eta ipar martxako sailek Buruntzaldeko XII.Ibilbideen egunean parte hartuko dute

Igandean, urriaren 13an, XII.Buruntzaldeako Ibilbideen Eguna ospatuko da. Bost ibilbide ezberdin daude aukeran. Ostadarreko Mendi Saila eta Ipar Martxa saileko lagunek hauetako bi gidatuko dituzte.

MENDIKO saileko kideak goizeko 9:00etan San Pedro elizatik abiatuko dira Buruntza aldera, San Roketik pasa eta Andoainera jaitsiko dira. Ibilbidearen amaieran autobusak egongo dira Lasarte-Oriara bueltatzeko.

IPAR MARTXAKO taldeak LASARTE-ORIA – AGINA ibilbidea egingo du. Goizeko 9:00etan San Pedro elizan geratu dira izena eman eta abiatzeko. Ibilbideak 9 km ditu (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino). Herrira bueltatzeko autobusa 12:00etan egongo da.