Bloga

Ostalaritzak egin duen deialdiarekin bat egingo dugu.

Kaixo

Kirola eta kultur arloan mugitzen garenok gure ekimenen bitartez herriko ekonomia sustatzen laguntzen dugu, baina momentu hauetan, egoera latza bizitzen ari gara: gure jarduera eten behar izan dugu eta horrekin batera kuoten kobroak, gure babesleen laguntza etab.

Baina, egia da, beti herriko eragile, merkatari eta ostalarien artean hartuemana egon dela eta elkar lagundu diogula. Horregatik guztiarengatik Ostadar SKT-k bat egingo du Lasarte-Oriako Ostalaritzak egin duen deialdiarekin.

Beraz, abenduaren 8an 11:00etan kalejiran parte hartuko dugu.

Bertan ikusiko garelakoan, Ondo izan