Bloga

Otsailak 25, haur minbiziaren nazioarteko eguna

Haur minbiziaren nazioarteko eguna otsailaren 25ean da. Honen harira, Aspanogik Elkartasun Ipar Martxaren 10.edizioa ospatu du igandean, Donostian, eta Ostadarreko Ipar Martxako kideok bertan parte hartu dugu beste urte batez. Aurtengo edizioak ospakizun bikoitza izan du, izan ere, Aspanogik aurten 25 urte betetzen ditu. Ospakizun honek, adin guztietako ehunka lagun elkartu gaituenak, zaintzaileak omendu ditu aurtengoan: osasun-langileak, familiak, lagunak, irakasleak, elkarteetako boluntarioak…

Zorionak eta eskarrik asko denoi egiten duzuen lan bikaina eta ederrarengatik.

Maite zaituztegu!

Lasarte-Oriako Ipar Martxa taldea elkartasunarekin eta Aspanogiko piratekin bat eginik!

Biba zuek!